1830eko iraultzak

Askatasuna, herriaren gidari, Eugène Delacroix, 1830

1830eko iraultzak, 1830-1832 bitartean, Europako hainbat errege eta gobernu atzerakoien aurka liberalek eta iraultzaileek burututako matxinada eta altxamenduak izan ziren. Mugimendu horien helburu nagusiak estatu konstituzionalak ezartzea eta independentzia nazionala lortzea izan ziren. Kasu gehienetan –batez ere alemaniar lurraldeetan eta Italian– altxamenduak izan ziren, ez besterik, eta ez zuten aldaketa handirik eragin ordena politikoan. Gertakarien giltzarria bi iraultza erromantiko izan ziren: Belgikako Iraultza Herbehereetako Erresuma Batuan eta Uztaileko Iraultza Frantzian.

Ohi zenez, Paristik zabaldu zen mugimendu horien isla gainerako lurraldeetara, Uztaileko Iraultzaren bidez; dena dela, historialariak ez datoz bat gertaera hura iraultza bat izan ote zen esateko, gauzak nola gertatu ziren kontuan harturik, batez ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search